viernes, 18 de mayo de 2018

Adrianen urtebetetzea

Heldu da Maiatza eta berriro egin dugu tarta Adrianen urtebetetzea ozpatzeko. Beste errezeta erabili dugu bizkotxoa egiteko (honek sagar zatiak eta limoiaren azalaren zatiak zituen barruan), baina guztiei gustatu zaie. Ez zen ezer geratu! Gainera, soberan geratu zen esnegainan lakasitoak jarri genituen ahoarekin jateko. Barre handiak egin genituen, baina lakasito guztiak hartzea lortu genuen. 


Albuma

jueves, 10 de mayo de 2018

Gorozikara goaz!

Maiatzaren 4an Gorozika Natura Eskolara joan ginen. Eman genuen paseotxo bat Natura Eskola inguruan aztarnak bilatzen. Aurkitu genituen batzuk. Gehienak animalienak (kgorotzak batez ere), baina landareenak ere bai ( ezkurrak, gaztainak,...). Mirenek eraman zituen sagar zati batzuk zaldiei emateko. Hasieran bildurra ematen zigun baina lortu genuen. Zaldiek poz-pozik jan zuten dena.
Gero bazkaltzera joan ginen eta bazkaldu ondoren, frontoira jolastera. PRIMERAN PASTU GENUEN!!!

Albuma

jueves, 3 de mayo de 2018

LIburuaren astea

Urtero bezala, liburuaren astea ospatu dugu. 5 liburu genituen irakurtzeko. Egunero aukeratu behar genuen 1 eta apuntatu zerrenda batean. 







Albuma

Albuma

Irakurri ondoren bozketa egin genuen jakiteko ea zein izan zen gehien gustatu zitzaiguna. Hasieran zaila izan zen esatea zein. Baina bukaeran argi geratu zen!!! Begiratu Albuma!

Albuma







miércoles, 18 de abril de 2018

Izaro eta Denis A.ren Urtebetetzeak

Apirilan gaude eta hile honetan 5 urte betetzen dituzte DENIS A.eta  IZAROk. Oso sukaldari onak garenez, hilabete honetan ere, primeran geratu zaigu tarta!!!

Talde urdinari tokatu zitzaion bizkotxoa egitea eta laranjari apaintzea. Bizkotxoa antzekoa izan zen baina oraingo honetan laranja azala erabil genuen eta ez limoiarena. Gero, noski, harrikoa egin behar genuen!









Apaintzeko , bi diseinu egin zuten.

Bozketa egin ondoren kolore asko zeukanak irabazi zuten. Asmatzen duzue 
zergaitik?...

Esnegaina muntatu



Bitartean koroak ere egin behar ziren.





Listo! Jateko prest!!! Baina lehenago abestu eta kandelak amatatu behar, noski!!!











ZORIONAK  BIKOTE!!!

miércoles, 21 de marzo de 2018

Horizontalak eta bertikalak. Non daude?

Elementu horizontal eta bertikalei buruz hitz egiten egon ginen. Gelako pantallan ikusi genituen batzuk, baina edozein tokitan daude? Gelan? Eskolan?.... Marivik ere lagundu zigun. Bai!!! Pilo bat topatu genuen!!! begiratu gure argazkiak.

Albuma Bertikalak

Albuma Horizontalak
Eta kalean ere bai. Ainhoak topatu zuen bat eta bere amak bidali zigun eskolara.