2014/12/16

OLENTZERORENTZAKO GUTUNA

Olentzerorentzako gutuna idatzi eta bere postontzian sartu dugu jadanik.
Guztion artean zer nahi genuen erabaki ostean, gutunean aukeratutakoen argazkiak itsatsi genituen.
Ea eskatu dioguna ekarriko digun!!!





                                         


2014/12/15

KOLORE GORRIA

Orain dela hiru aste kolore gorria lantzen hasi ginen. Gelan gauza gorriak bilatzen egon ginen eta...






...asko topatu genuen.






Gainera lagun batzuek, gorriak ziren objetu batzuen argazkiak eta irudiak gelara ekarri zituzten, eta beraiekin hormirudi bat prestatzen hasi ginen.
Hormirudia guztion artean amaitu dugu jada! Oso oso polita geratu zaigu eta gainera gehienok argazki asko ekarri dugu etxetik. Eskerrik asko!!!!





 Ea gustatzen zaizuen!





Beste egun batean Hugok kolore gorria lantzeko jolas polit bat ekarri zigun. Asko gustatu zaigu!!! Begiratu ze txulo!!!




Gauza gorri asko agertzen dira: tomatea, marigorringoa, marrubia, sagarra, piperra, gereziak, suhiltzaileen kamioia...


Eta badakizue? Magia egiten ikasi dugu! Zelofan paper zati gorriaren bitartez mundua gorriz ikusi ahal dugu. Zelako pasada!!!



2014/11/11

PSIKOMOTRIZITATE GELAN

Pasaden astean euria egin zuenez, ezin izan ginen patiora joan. Baina, ez pentsa aspertu egin ginenik! Psikomotrizitate gelan primeran pasatu genuen!!!



2014/10/24

MOLDAKETA

Aurten bi urteko umeen moldatze prozesua nahiko ona izan da. Ume gehienak oso arin moldatu eta gustora sentitu dira eskolan.
Hona hemen momentu ezberdinen argazki batzuk.