2015/02/24

TXATXOAK GARA!!!

Egun batean gelan Inauterien gaia atera zen. Baina zer dira Inauteriak?
Galdera hori egin nuenean Laurak erantzun zidan:
- Cuando nos disfrazamos.
Baina gehienok ez genekien zer zen mozorratzea. Korroan hitz egiten mozorro batzuk atera ziren: Spidermanena, pailasoarena, printzesarena...
Hurrengo egunetan mozorroak gelara ekarri  eta eskegi genituen. Mozorro nahikotxoak geneuzkan jolasteko: Superman, Spiderman, Batman, lorea, sorgina, printzesa, pantera arrosa, mosketero, Karibeko pirata, mexikarra, txinatarra eta dalmatarena.


Eta nahi genuenean janzten genituen.


Inauteriari buruzko ipuinak ere ekarri genituen: "Teo mozorroturik" eta "Ziripot eta Miel Otxin". Azken hau izaugarri gustatu zitzaigun eta Interneten ere bilatu genuen. 







Lantzeko Inauteriei buruzko benetazko bideoak topatu genituen eta aztertzen egon ginen. Nortzuk ziren han ikusten genituen pertsonaiak, nola zihoazen jantzita, zer egiten zuen bakoitzak... 

Bost pertsonai atera genituen: 

1. ZIRIPOT


2. MIEL OTXIN



3. ZALDIKO



4. TXATXOAK



5. FERRATZAILEAK







Gelan txatxoen kapelak egin genituen eta Inauteri egunean txatxoz jantzita etorri ginen. Egun berezia izan zen. 3 urtekoekin elkartu ginen jantokian dantza egiteko eta gero beren gelara joan ginen txitxiburduntxia jatera.






OSO OSO ONDO PASATU GENUEN!!!






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina