2015/05/18

URA

Maiatzean urari buruz hitz egiten hasi ginen. Non dago ura? Zertarako balio du? Erantzun ezberdinak jaso genituen korroan, apuntatu genituen eta konprobatuko genituela adostu genuen.





IKUSMENA LANTZEN...
Ze koloretakoa da ura?


Andoni, Lucas, Melanie, Ainara, Iria, Marko eta Oliviak ura gorria zela esan zuten; Mikel eta Alexek, laranja; Laurak, zuria zela; Tomas, Hugo eta Joandryk, urdina; eta Dani eta Ainhoak, berdea zela pentsatzen zuten.




Ados ez geundenez, ura hartu genuen eta esandako koloreekin konparatuz joan ginen. Andereñoak guk esandako koloretako ura lortzeko, koloratzailea bota behar izan zuen. Eta ez... benetako ura, iturritik ateratzen den ura, ez zen gorria, ez laranja, ez urdina, ez berdea, ezta zuria ere. 



Orduan, nolakoa zen? 
Andereñoak kolore ezberdinetako zelofan paperak ekarri zituen gelara. 
Paper gorriaren bitartez begiratu genuenean dena gorri ikusi genuen. 





Gero paper urdina hartu genuen eta ohhhh... dena urdin ikusten zen. 














Gauza bera egin genuen berde eta horiarekin...


















Eta azkenik kolore gabeko bat eman zigun. Bere bitartez begiratzean, dena zen moduan ikusi genuen. Ezer ez zen aldatzen. 





Andereñoak esan zigun paper hori gardena zela.
Ene! Orain badakigu nolakoa den ura!

URA GARDENA DA!!!



ENTZUMENA LANTZEN...
Nolakoa da uraren soinua?

Pitxer batean ura hartu genuen eta bere soinua entzuten saiatu ginen. Nahiz eta belarria barruan sartu ez genuen ezer entzun. 


















Urak geldirik dagoenean ez dauka soinurik, baina mugitzen denean... 

Ekaitza eta euriaren soinua:






Itsasoa eta olatuen soinua:






Ur jauziaren soinua:





Iturriaren soinua:







Umeek pistinan jolasten sortzen duten uraren soinua:





DASTAMENA LANTZEN...
Ze zapore dauka urak?


Andereñoak 4 edalontzi ekarri zituen gelara. Batean limoi zukua bota zuen, beste batean azukrea eta azken batean gatza. 4. edalontziak ura bakarrik zeukan. Dastatzen egon ginen ea asmatzen genuen zein zen ura bakarrik zeukana. Gehienok limoia, azukrea edo gatza zeukaten ezberdintzea lortu genuen eta holan edalontzi ura topatu genuen.







UKIMENA LANTZEN...
Gurekin jolastu nahi duzu?


Gelan ur txokoa ipintzea erabaki genuen. Urarekin jolastu nahi genuen!!!
Baina horretarako tresnak behar genituenez, gurasoei laguntza eskatu genien.









Eta gauza asko ekarri genuen...
LAURAk edalontzi eta koilara ekarri zituen; AINARAk eta IRIAk gomazko ahatea; TOMASek arrainak harrapatzeko sarea; JOANDRYk eta MELANIEk ur pistola; LUCASek pilota saltokaria, esponja, pote bat eta plastikozko pieza txiki bat; OLIVIA eta ALEXek ureztontzia; DANIk ipuin, ontzi eta beste ureztontzi bat; MARKOk kubo batzuk, beste ureztontzi bat, palatxoa eta bi pote espraidun; eta MIKELek beste esponja bat.







Orain binaka pasatzen gara txoko honetatik eta primeran igarotzen dugu.





















iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina