2015/05/22

URAREKIN EGINDAKO ESPERIMENTUAK

HUGOREN ESPERIMENTUA

HUGOk oso esperimentu polita ekarri zigun etxetik eginda. Berak esan zuen  moduan ITSASOA ekarri zigun klasera. Ikusi nahi duzue?



Uretan koloratzaile urdina, olioa eta lepokoak egiteko erabiltzen diren abalorioak bota zituen. Gelan hainbat aldiz saiatu ginen dena nahasten, baina ezinezkoa egin zitzaigun. Nahiz eta hasieran ondo nahastuta geratzen zela emon, denbora gutxitan olioa uretatik banatu eta ur azalean geratzen zen, eta abalorioak ondoratzen ziren. 










Asko gustatu zitzaigun Hugok ekarritakoa. Bitxia eta ikusgarria izan zen!



ANDONIREN ESPERIMENTUA

ANDONIK ere oso esperimentu interesgarria ekarri zigun eta gelan bertan egin genuen.



Andonik hutsik zegoen pote bat, beste bat olio eta gatza ekarri zituen.



Ura gelan hartu genuen eta lanean jarri ginen.

Andonik, andereñoaren laguntzarekin, esan zigun  hutsik zegoen potean ura bota behar genuela, eta hori egin genuen.













Gero olioa eta...



Egia zen! Andonik arrazoia zeukan! Olioa ur azalean geratu zen. 




Usaintzeko ere aprobetxatu zuen Andonik! Eta gustatu zitzaion. Usain ona dauka- esan zigun.



Ondoren gatza bota genuen...















Eta badakizue zer gertatu zen? Gatza olioarekin batera ondoratu zela.



Baina koilara batekin nahastu genituenean...













Gatza uretan disolbatu zen eta olioa berriro flotatzen hasi zen. 


Txalo handi bat Andonirentzat!!!


BESTE ESPERIMENTU BAT

Andereñoak egun batean esan zigun gauean oheratu baino lehen, jogur pote batean ura botatzeko eta izozkailuan sartzeko. Hurrengo goizean begiratu behar genuen zer gertatu zen eta eskolara eroan. 

Altxatu ginenean izozkailura hurbildu ginen eta potea ateratzean ura izotz bihurtu zela ikusi genuen. Hori bai zela magia! 




Egun horretan gelan elkartu ginen jogur poteekin. Mahai baten gainean jarri genituen gertatutakoa aztertzeko eta komentatzeko. Izotzak eskuekin hartzen saiatu ginen. Ze hotz zeuden! Eta pote batzuetan ur pixkat zegoela konprobatu genuen. Zergatik?






Egun osoan ibili ginen noizbehinka hurbiltzen ea aldaketarik zegoen ikusteko. Eta noski egon zirela aldaketak! Izotzak urtu egin ziren pixkanaka pixkanaka. Zenbat eta txikiagoak izan, orduan eta ur gehiago zegoen poteen barruan, azkenik, guztiz urtu arte.






Ura izozkailu barruan, hotz handia egiten duenez,  izoztu egiten da. Baina behin izozkailutik aterata, kanpoan bero egiten duenez, izotza urtu egiten da berriro ur bihurtuz.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina