2015/06/17

3 URTEKO GELAN ZETARRAK IKUSTEN

PASADEN  ASTEAN  3  URTEKO  GELARA JOAN  GINEN, DITUZTEN ZETARRAK IKUSTERA. ASUNTOA DA, HAIEK AREITZ SORORA JOAN ZIREN EGUNEAN, GUK GURE GELAN IZAN GENITUELA ZAINTZEN. KUTXA GARBITU EGIN GENIEN ETA JATEN DITUZTEN MASUSTONDOAREN HOSTOAK EMAN GENIZKIEN. 


ZETARRAK   ATERA,


KUTXAN   ZEGOEN   ZIKINKERIA   KENDU   ETA   PAPER   BERRIA   JARRI,



MASUSTONDOAREN   HOSTOAK   IPINI,



ZETARRAK  BERRIRO  BARRURA  SARTU...



ETA  JATERA!  ZE  JATUNAK  ZIREN!!!  EGUN OSOA  PASATZEN  ZUTEN  JATEN.




ORDUTIK EZ GENITUEN BERRIRO IKUSI, ETA ERREKREO OSTEAN HARA JOAN GINEN.

ZELAKO SORPRESA!!! ZETARRAK EZ ZIREN IKUSTEN INONDIK ETA ARRAUTZ HORI BATZUK TOPATU GENITUEN KUTXA BARRUAN. 







3 URTEKOEK AZALDU ZIGUTEN ZETARREK AHOTIK BOTATZEN ZUTEN ZETA HARIZKO KUSKUA EGIN ZUTELA ETA BAKOITZA BERE KUSKU BARRUAN ZEGOELA.

BAI BITXIA!


BAINA BITXIENA ETA IKUSGARRIENA EZ ZEN HORI IZAN. KUTXAN 3 TXIMELETA ZEUDEN, KUSKU HORIETATIK JAIOTAKOAK!

GURE LAGUNEK ESAN ZIGUTEN KUXKUA EGIN ZUTEN 21 EGUN BERANDUAGO, KUSKUTIK ZETARRAK TXIMELETA BIHURTUTA JAIO EGIN ZIRELA. 

AHO ZABALIK GERATU GINEN!



















DATORREN IKASTURTEAN ZETARRAK IZAN NAHI DITUGU GELAN!!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina