2015/06/09

UR AZALEAN EGON ALA HONDORATZEN DA?

Hona hemen, gure azken esperimentua. 

Esperimentu honen bitartez gorputz batzuk ur azalean geratzen direla eta beste batzuk hondoratzen direla konturatu ginen.

Andereñoak paper handi bat ekarri zuen gelara eta jostailu eta objetu batzuekin uretan zer gertatuko zen galdetu zigun, ea ur azalean egongo ziren edo hondoratuko ziren. Guk, banan banan, gure iritzia bota genuen eta andereñoa apuntatuz joan zen. Gero, ea asmatu genuen ala ez, konprobatu ahal izan genuen gauza horiek urtean sartzen.

1.a ahate txikia izan zen eta... Bai! Ur azalean geratu zen!



Gero... zer gertatuko zen ahate handiarekin?
















Hau ere ur azalean geratu zen baina guztiok ez genuen asmatu.









3.a plastilinazko bola bat izan zen. Batzuek pentsatzen zuten flotatuko zela eta beste batzuek hondoratuko zela. 



Beraz, konprobatu egin genuen.















Plastilinazko bola hondoratu egin zen!





Amaitzeko prozesu bera errepikatu genuen domino pieza batekin eta margo gorriarekin. Domino pieza flotatzen zen bitartean margo gorria hondoratu zen.





Zergatia? Ez genuen erantzuten jakin izan. Auskalo, datorren ikasturtean asmatuko dugun!!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina