2015/11/02

SUHILTZAILEAK 2: BISITA BEREZI BAT

Urriaren 14an oso bisita berezia izan genuen. Suhiltzaile bat etorri zitzaigun gelara!
Mikel zuen izena. 

Mikelek bere lanetaz hitz egin zigun:

  •  Suteak itzaltzeaz gain zer gehiago egiten zuten: uholdeetan lagundu, animalia arriskutsuekin aritu, eraikinetan suertatzen diren arriskuak desagertarazi, erreskateak, ibilgailu istripuetako salbamenduak, animalien salbamenduak... 
  • Nola joaten ziren jantzita eta eramaten zituzten tresnak
  • Zeintzuk ziren erabiltzen zituzten ibilgailuak
  • Nola banestu suaren aurrean
  • Eta suteak ez sortzeko, ahulkuak ere eman zizkigun.




EKARRI ZIGUN HORMIRUDIA

Amaitzeko, bere kaskoa erakutsi zigun, eta Alexek izan ezik, beste guztiok jarri nahi izan genuen.




 

 Eskerrik asko Mikel!!! Asko ikasi dugu zurekin!!!




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina