2015/11/02

SUHILTZAILEAK 1

Egun batean andereñoak, lagun batek oparitutako suhiltzaileen kamioia ekarri zigun gelara. Izugarri gustatu zitzaigun eta egunero eraikuntza txokoan tokatzen zitzaigunok kamioiarekin jolastu nahi izaten genuen. Hor hasi zen dena...





Suhiltzaileei buruz hasi ginen hizketan. Gauza asko genekien, baina gehiago jakin nahi izan genuen.








Ohar bat idatzi genien gurasoei laguntza eske, informazioa falta zitzaigulako, eta gelara gauza interesgarri asko ekartzen hasi ginen.


Suhiltzaileen kamioi asko. Jolasteko, primeran!

LAURA ETA ALEX

ALVARO, DANI ETA MADDI


EINAR



Laura eta Alexen amak, kalean kasualitatez grabatu ahal izan zuen Leioan gertatutako sute batean suhiltzaileen esku-hartzea bidali zigun. Aho zabalik geratu ginen!



Markok suhiltzaileei buruzko informazioz betetako hormirudi bat egin zuen ama eta izekorekin.

Zer iruditzen zaizue? Oso lan polita, ezta?



Gainera, egun batean suhiltzaileen parkera joan zen bisita bat egitera eta han dituzten kamioiak eta daramaten uniformea ikusi ahal izan zituen. Zelako zorte ona, Marko!


MENDI KAMIOIAREKIN


























AUTO ESKALA ETA
MENDI KAMIOIA



 
 BIZKAIKO SUHILTZAILEA
DEN NESKA BAKARRA



















Rociok suhiltzaileen kamioiaren marrazkia eta informazioa ekarri zituen.




Maddik eta Alaiak ipuin polit bat ekarri zuten gelara. Maddik,  "Jontxu suhiltzailea".






Eta Alaiak, "Fire engine". 





Gainera,   zelako   sorpresa!   Alaiarena       kamioi bihurtzen   zen!   Eta nola  ez!   Guztiok suhiltzaile izan nahi izan genuen momentu batez.

















Ipuin biak askotan irakurtzen ditugu gelan.

Alaiak   ipuinez  gain,  suhiltzaileen  lanen  irudiak erakutsi zizkigun. 








Melaniek   eta    Joandryk   Internetetik    ateratako informazioari  esker,  soldatapeko suhiltzaileak eta borondatezkoak  daudela  jakin  genuen.




Lucasek amarekin egindako suhiltzaileen kamioia ekarri zuen. Ze txulo!!!
























Danik, kamioiaz aparte, mahai jolasen txokoan egunero egiten dugun suhiltzailearen puzzle bat eta suhiltzailearen mozorroa ekarri zituen.























Interneten ibiltzen,  Pirritx, Porrotx eta Mari Motots-en kanta polit bat topatu genuen, "Suhiltzaile izan nahi dut".








Etxean ere abestu nahi baduzue hemen duzue letra. Guri asko gustatzen zaigu!



SUHILTZAILE IZAN NAHI DUT


KASKOA JANTZI BURUAN, BOTA HANDIAK OINETAN,
JAKA ETA PRAKA LODIAK, SOINEAN ZANGOETAN,
ESKULARRUAK ESTUTU, TUTU MALGUTIK HELDU,
SUHILTZAILE BONBERO IZAN NAHI DUT. TUTUTIK HELDU!

BOZGORAILUTIK ENTZUNDA LARRIALDI ABISUA,
TAUPAKA DAUKAT BIHOTZA, NONBAIT PIZTU DA SUA,
BARRATIK IRRISTAN JAITSI, IGO AZKAR KAMIOIRA,
SIRENAREN HOTSAZ ZUGANA GOAZ.

NINO NINO NINO SIRENA
NINO DISTIRATSU OZENA
NONI NONI KENDU PARETIK
KAMIOIAK EZ DU PASATZERIK
TXALAPARTAKA IRITSI GARA
NINO NINO NINO NI.

PERRETXIKOTAN GALDUTA BILA JOANGO GATZAIZKIZU,
LEIZEZULOTIK OSORIK ATERAKO ZAITUGU,
LASAITU ZAITEZ BAGOAZ ZOKAZ RAPPEL EGINEZ,
ESKERRIK ASKO, LAGUNDU MESEDEZ! AI AI MESEDEZ!

KATUTXOA ZUHAITZETIK ERRESKATATU DUGU,
ERLEAK KALE ERDITIK ETXERATU DITUGU,
UHOLDEAK DIRELA ETA BAKARTURIK BAZAUDE,
TXALUPAZ ARRAUN EGINDA HEMEN GAUDE.

NINO NINO NINO SIRENA
NINO DISTIRATSU OZENA
NONI NONI KENDU PARETIK
KAMIOIAK EZ DU PASATZERIK
TXALAPARTAKA IRITSI GARA
NINO NINO NINO NI.


KOTXEA HARTUTA BAZOAZ RUN RUN ZIZTU BIZIAN
ERREPIDETIK ATERA ZARA BIHURGUNEAN
LATA-IREKIGAILUAREKIN LIBRATU ZAITUGU
SARDINAREN ANTZERA, TXORIBURU. AI TXORIBURU!

EZ GORA EZ BEHERA ZAUDE IGOGAILUAN PRESO
BOST MINUTUTAN ASKATU ZAITUGU AKASO,
AMAMA OIHUKA ARI DA ZAZPIGARREN PISUTIK
ESKAILERAZ JAITSI DUGU KE ARTETIK.


BURUA HOTZ HOTZA DAUKAT, ARIN ARINAK OINAK,
BIHOTZA BERO BEROA, LAGUNTZEKO GOGOA,
HANDITAN ZER IZANGO NAIZEN JAKIN NAHI BADUZU,
SUHILTZAILE BONBERO, SUHILTZAILE BONBERO,
SUHILTZAILE BONBERO IZAN NAHI DUT.


Eta Disney-ren oso bideo politak ere:

"Donald, jefe de bomberos"




Eta Mickey Mousen  "La brigada de bomberos de Mickey"




Noizbehinka, bideo gelara bagoaz, ikusten ditugu.



Konprobatu ahal duzuenez, azkenean, materiala eta informazioa asko lortu ditugu. 

Eskerrik asko guztioi zuen laguntzagatik!!!












iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina