2016/01/29

JAVI ARRANTZALEA

ZELAKO ZORTEA DUGUN!  
GAUR JAVI, MARKOREN OSABA, ETORRI ZAIGU ESKOLARA. ETA BADAKIZUE ZER DEN JAVI? BAIIII!  ARRANTZALEA DA!!!

JAVIK, ARMINTZAN ARRANTZA-ONTZI BAT DAUKA. BERAK KONTATU DIGU ATUNEN BILA JOATEN DIRENEAN ASTE BETE PASATZEN DUTELA ARRANTZA-ONTZIAN, ETA BESTE ARRAIN MOTAREN BILA JOATEN DIRENEAN, GOIZEAN GOIZ IRTETEN DIRELA PORTUTIK ETA GAUEAN BUELTATZEN  DIRELA ETXERA.  ZELAKO  LAN  GOGORRA!

LAN EGITEKO ERABILTZEN DUEN PETOA  ERAKUTSI  DIGU ETA ARRANTZA EGITEKO TRESNA BATZUK ERE  EKARRI  DIZKIGU  ESKOLARA: 
  • LUBINAK, HEGALUZEAK, URREBURUAK ETA BERDEAK ARRANTZA EGITEKO ERABILTZEN DIREN  AMU  EZBERDINAK; 
  • BERDELAK ARRANTZA EGITEKO ERABILTZEN DEN BERUNA. PISU HANDI HANDIA ZEUKAN!
  • SASKITXOA EDO NASA, OLAGARROAK ETA OTARRAINAK HARRAPATZEKO; 
  • TXIPIROIAK  HARRAPATZEKO  ERABILTZEN  DENA...






MILA  ESKER  JAVI!!!  

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina