2016/02/01

FRAN-EN BISITA

GAUR  BESTE  BISITA  BAT  IZAN  DUGU  ESKOLAN.  MADDIREN  AITA,  FRAN,  ESKOLARA  ETORRI  ZAIGU.  

BERARI,  FAMILIAREKIN  ETA  LAGUNEKIN  ARRANTZA  EGITERA  JOATEA  ASKO  GUSTATZEN  ZAIO,  ETA MADDIRI  ERE  BAI. 

MADDIREN KAÑABERA EKARRI DIGU ETA ARRANTZA EGITEKO NOLA PRESTATZEN  DEN  ERAKUTSI  DIGU.






KAÑABERAN  HARIA  KORTXOAREKIN   IPINITA  EGOTEN DA.  BESTE  ALDETIK,  BESTE  PITA  ZATI  BATEAN  "QUITA VUELTAS"  DELAKOA  (PITA  BUELTARIK EZ  EMATEKOA),  BERUNA  ETA AMUA  JARTZEN  DIRA.  AZKENIK,  PITA  ZATI  BIAK  LOTZEN  DIRA...  ETA  PREST!  BAKARRIK  FALTA  DA  BEITA (KARRAMARRO  TXIKI  BAT  EDO  ZIZAREA)  AMUAN  IPINTZEA  ETA  URETARA  BOTATZEA.














GERO,  HOR  IBILI  GARA  NAHI  IZAN  DUGUNOK,  KAÑABERAREKIN  PROBATZEN. 










HONETAZ GAIN, MADDIREN AITAK, GAUEAN KORTXO BARRUAN SARTZEN DEN TUTU BAT ERAKUTSI DIGU. BARRUTIK  APURTZEN  DENEAN  FOSFORESZENTE  JARTZEN  DA  ETA AZALDU  DIGUN  BEZALA,  HOLAN  JAKIN  AHAL  DUGU  NON  DAGOEN  KORTXOA  ETA ARRAINAK  PIKATU  DIREN  ALA  EZ.






ETA BESTE GAUZA BAT! 
BI KARRAMARRO ETA "MANDARINA" EKARRI DIZKIGU.






EZETZ JAKIN NOR DEN "MANDARINA"!
MADDIREN ARRAINA! ZE POLITA!
EGUN BATZUETAN GELAN IZAN ETA PRIMERAN ZAINDUKO DUGU.
  




OSO OSO POZIK GAUDE!





MILA ESKER ZURE BISITAGATIK, FRAN!!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina