2017/06/15

ZORIONAK ALAIA, MELANIE ETA LUCAS!!!






ANIMALIAK!!!


Azken hilabetetan animaliak landu ditugu eta gurasoei esker liburutegi txiki bat egin dugu.



                           

                                                      
              





 ESKERRIK ASKO GURASO GUZTIEI!!!



ZE ERREZ IKASI DITUGUN ANIMALIEN IZENAK BINGO JOLASAREKIN!!!







BAKOITZAK BERE GUSTUKO ANIMALIA AUKERATU DU ETA ARBELA DIGITALEAN IDATZI DU BERE IZENA.




                                 










ESKULANETAN ERE IBILI GARA ANIMALIAK EGITEN.






ERE, ANIMALIENTZAKO ETXEAK ERAIKI DITUGU !!!










AZKENEAN ANIMALIEN EZAUGARRI BATZU IKASI DITUGU.


HEMEN SAKATU BIDEOAK IKUSTEKO


                                                             













2017/04/05

fruitak



Denon artean egin dugu mazedonia: fruiten izenak ikasi, fruita garbitu, zuritu eta txikitu.
Orain badago prest jateko. UMMMM !! ZEIN GOZOA !!!!




Pasabideko kortxoan ormairudi bat jarri dugu gehien gustatzen zaigun fruitarekin. 



Eta amaitzeko plater bat fruitaz beterik egin dugu.




2017/02/27

INAUTERIAK HELDU DIRA!!!

Aurten Zabala eskola erdi aroaz mozorratuko ginela erabaki dugu. Esan eta egin. Atea apaindu eta andereñoak ekarritako kartoiekin gaztelu bat egin dugu. Klikatu argazki nagusien gainean eta agertuko zaizue gure lana.


Hitzekin jolasten!!!! 
Gaztelu hitza  osatzen ere saiatu gara  klasean. Hasieran kostatu zaigu eta konturatu gara hizkiek lekuz aldatzen beste soinu eta esanahia dauzkatela. Agertu den hitz arraro bakoitzarekin farre  egin dugu;  azkenean denon artean lortu dugu GAZTELU hitza eratzen.                  
                                                                    




Pasabideko orma ere gazteiluz apaindu dugu.


Egun horretarako gurasoek ekarri dituzte torradak eta bizkotxoak.
Umm!!! Zein gozoak egon dira!!!
Eskerrik asko guraso guztiei!!!












2017/02/16

MUSIKA ARI DU

Gaur Pirritx, Porrotx,  Marimotots eta Euskadi orkesta ikustera joan gara.
                  Zoragarria izan da ekitaldia. Hemen uzten dizuegu ateratako argazki batzuk.            



ZORIONAK AINHOA !!!








2017/01/30

JOSTAILUAK


Oporretatik bueltan,  opariei buruz  hitz egiten geundela, jostailuak eraikitzea erabaki genuen. Horretarako, materialak berrerabili  aurkitu behar izan genuen!
Ados jarri bezain laister, lanean hasi ginen!!!
Jogurt poteekin pilota jokoak, zein zapata kutxak erabiliz kotxe- parking-ak, antzerkiak, futbolinak... eraiki ditugu.
Hori ez da dena izan, matematika txokoan jolasteko "huevo kinder" ontziaz baliatuz jolas berri bat sortu dugu: zenbaki-bikoteak bilatzea helburu duena.


                                         t